Skip to main content

Liz Trussek Erresuma Batuko lehen ministro kargua hartuko du

Mundua

Azken agintaldian Atzerri ministroa izandako Liz Truss gailendu zaio Rishi Sunak Ekonomia ministro ohiari. Joan den uztailaren 13ko astean, Alderdi Kontserbadoreko diputatuek bost bozketa egin zituzten bi finalistak aukeratzeko, eta Sunakek jaso zuen babesik handiena. Hala ere, azken bozketan gailendu da Liz Truss.

Bizitzaren kostuaren krisiari aurre egiteko proposamenak izan dira ardatz bi hautagaien hauteskunde primarioen kanpainan, inflazioa % 10etik gorakoa baita Erresuma Batuan eta, adituek diotenez, % 18koa izan daitezke datorren urtean.

Agurtzeko hitzaldia eskainiko du Boris Johnsonek astearte honetan Downing Streeteko aurrealdean.