Skip to main content

Krisi-energetikoa eta Ukrainak EBra batzeko egindako eskaria aztertuko dute EBko kideek

Mundua

Ukrainako gerra hasi zenetik bi aste betetzen diren honetan, Europar Batasuneko 27 herrialdeetako buruak bilduko dira gaur arratsaldean, Versallesen, Frantzian. Ezohiko batzar hori erabat balditzatu du gudak, eta besteak besteak, errusiareriko menpekotasun energetikoa eta energiaren kostua izango dute hizpide, baita Ukrainak Europar Batasunera batzeko egindako eskaria ere. Hala ere, itxura guztien arabera, ez dute erabaki handirik hartuko gaurkoan, eta itxaropena jarrita dago martxoaren 24an eta 25an egingo den goi-bileran.