Skip to main content

Europar Batasunetik at dabiltza txerto bila hainbat estatu

Mundua

Austria eta Dinamarkak iragarri dute Israelekin elkarlanean jardungo dutela hemendik aurrera Covid-19aren aurkako txertoarekin zerikusia duten gaietan. Sebastian Kurz Austriako Kantzilerrak eman du albistearen berri. Ostiral honetan bilduko da Kurz Benjamin Netanyahu lehen ministro israeldarrarekin.

Austria eta Danimarka ez dira Brusela txertoaren banaketan egiten ari den kudeaketa kritikatu eta Batasunetik at txertoak euren kontura lortu nahian dabiltzan lehenengo estatuak. Atzo bertan Poloniak Txinari eskatu zizkion txertoak eta Eslobakiak Sputnik V txertoaren 2 milioi dosi erosi zizkion Errusiari. Horri igande honetan Hungariara iritsitako Sinopharm etxe txinatarraren txertoaren dosiak gehitu behar zaizkio.