Skip to main content

Donald Rumsfeld Irak eta Afganistango gerren arduradun nagusietakoa hil da

Mundua

Donald Rumsfeld Aebetako defentsa idazkari izandakoa hil da 88 urte zituela. Afganistan eta Irakeko gerren arduradun zuzenetako bat izan zen, “terrorismoaren aurkako gerra” izendatutako estrategiaren bitartez. Gerra horiek hasteaz gain, suntsipen handiko armei buruzko gezurren bultzatzaile nagusietako abt izan zen eta baita Guantanamoko kartzelan gertatutakoaren arduradunetako bat ere. Aldez aurretik, 1975 eta 1977 urteen artean ere defentsa idazkari izan zen, gerra hotz betean.