Image

Kultura

All Stories

Hertzainak taldeak bere azken kontzertua eskainiko du urtarrilaren 6an Gasteizen

Hertzainaken Gasteizko agurra urtarrilaren 6an izango da. Iragarri dutenez, karpa erraldoi batean izango da kontzertua, Mendizabalan. 1981ean jaiotzen ikusi zuen hiriko publikoa agurtuko dute horrela.

Barakaldoko BECen abenduaren 16 eta 17an eskainiko dituzte kontzertuak. Ibilbidean jasotako berotasun eta maitasun guztia itzultzen saiatuko dira euren musikarekin.

'Indarkeria, emakumeak eta gerrak' erakusketa Montehermoso Kulturenean

Emakumeek desberdinkeria larria pairatzen dute planeta osoan eta desberdinkeria hori areagotu egiten da gatazka armatuetan. Gervasio Sanchezen erakusketak argazkien bidez gerretako biktima zibilen istorioak aldarrikatzen ditu, eta erakusten du gatazkak ez direla amaitzen gerrak amaitzen direnean. Izan ere, emakumeek gaztaka armatuetan bizi izan dituzten indarkeria ereduak plazaratzen ditu.

Euskadiko Orkestrak eta Donostiako Orfeoiak Orffen 'Carmina Burana' interpretatuko dute

Denboraldiko hirugarren programarako, Euskadiko Orkestrak musika klasikoaren historiako obrarik ospetsu eta interpretatuenetako baten aldeko apustua egin du: Carl Orff-en “Carmina Burana”.

Lau hiriburuetan egingo diren bost kontzertuetan interpretatuko dute: astelehenean, azaroaren 21ean, Gasteizko Principal Antzokian; asteartean, azaroaren 22an, Iruñeko Baluarte Auditorioan; asteazkenean, azaroaren 23an, Bilboko Euskalduna Jauregian; eta ostegun eta ostiralean, azaroaren 24an eta 25ean, Donostiako Kursaal Auditorioan. Kontzertu guztiak 19: 30etan izango dira.

Donostiako Orfeoiak 125. urteurrenean, Carlos Mena gasteiztarrak, Jone Martinez bizkaitarrak eta Javier Franco galiziarrak osatuko dute izar zerrenda, Pablo Gonzalezen agindupean.

‘Gasteiz 1200, defentsa amaigabea’ eleberri grafikoa kaleratu dute

Aritz Ibarra Agirrezabal ilustratzailea da eleberriaren egilea. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak programak “Batera, kultur proiektuak elkarrekin” deialdia irabazi zuen eta gaurtik aurrera eleberria Zuloa liburu-dendan eskuragarri dago. Aritz Ibarrak, egileak, azaltzen digu zergatik gai erabaki zuen garai horri buruz eleberri bat egitea.

Abenduaren 3an jakingo da zeintzuk arituko diren Txapelketa Nagusiko final handian

Alaia Martinek irabazi du Amurrioko saioa, 676 puntu eskuratuta nagusitu zen beste bost bertsolarien gainetik. Hemezortzi bertsolari arituko dira finalerdien bigarren itzulian, hamar gizon eta zortzi emakume.

Abenduaren 3an jakingo da zeintzuk arituko diren Txapelketa Nagusiko final handian. Abenduaren 18an Nafarroa Arenan abestuko dutenen zerrenda ixten hasiko da.

Lehen itzuliko eta bigarren itzuliko puntuak batuta zehaztuko dira finalistak. Hemezortzi bertsolari arituko dira finalerdien bigarren itzulian, hamar gizon eta zortzi emakume.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image