Sant Jordi egunean liburuek eta larrosek kaleak bete dituzte Bartzelonan

Covid19aren ondorioz iaz ezin izan zen Sant Jordi eguna ospatu. Aurten ordea, bai, baina beste era batera. Bartzelona hiriburuan hamaika gune antolatu dira liburuen salmentarako, osasun neurriak betetzeko egokituta daudenak. Ramblak bezalako kale enblematikoetan aurten liburu arrastorik ez da, baina lore saltzaileek hartu dute protagonismoa. Gaurko egunean dute itxaropena jarrita, krisiak gogor kolpatutako sektorea baita.