Skip to main content

Martxoaren 27tik apirilaren 1era egingo da 2023ko Ikuspuntu Jaialdia

Kultura

Festibalak XVII. aldia izanen du aurten, eta jadanik egitarauaren xehetasun guztiak plazaratu dituzte. 65 jarduera baino gehiago antolatu dituzte, 100 film inguru emanen dituzte guztira, eta hamalau herrialdetako hemezortzi pelikula lehiatuko dira Sail Ofizialean. Horietako bi Euskal Herrian eginak dira: Peru Galbeteren ‘Bide bazterrean hi eta ni kantari’ eta Maria Elorzaren eta Iñigo Salaberriaren ‘Al borde del agua’.

Zinemarekin loturiko jarduerak ez ezik, musika kontzertuak ere antolatuko ditu. Aste osoan zehar, Nafarroako zenbait DJ arituko dira Nicolette tabernan: Dayanna, DJ Txino eta Nikka, adibidez.