Skip to main content

Jokin Oregi, Marie de Jongh: "Antzerkia eta dantza uztartuz, norberak barruan duenari begira jarri nahi izan gara 'Esna'rekin"

Kultura

2022. urtean zehar, Marie de Jongh konpainiak eta DOOS Kolektiboak batera bide bati ekitea erabaki dute, datorren igandean, otsailaren 5ean, Barakaldoko Antzokian ESNA estreinatzera eramango dituena. Ikuskizun berri honek dantza eta antzerkia nahasten ditu eta ez du testurik. ESNA da bi konpainien arteko lehen lankidetza eta dantza garaikidea txikienentzako ikuskizun batean sartzera ausartzen den euskal proposamen bakarrenetako bat. Obra hobeto ezagutzeko Jokin Oregi zuzendaria izan dugu Hamaika Telebistan.