Image

'Hondamendia' antzezlana Donostian izango da ostiraletik igandera, Gazteszenan

Axut! eta Artedrama antzerki taldeek ‘Hondamendia’ obra sortu dute. Pandemia eta Zaldibarko zabortegiaren hondamendi bikoitzetik abiatzen da, 2020ko otsailetik 2022ko otsailera arteko kontakizuna egitenez. Zuzeneko musikaz, bideoz eta dantzaz osatutako ikuskizuna da eta oholtza zortzi aktorek osatzen dute: Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimera, Eneko Gil, Ane Sagüés eta Jon Ander Urresti. Dantzaria, irrati-esataria, Zaldibarko langileak, politikariak, enpresariak... gorpuztu dituzte. Harkaitz Canok idatzi du eta Ximun Fuchsek zuzendutako obra hau urriaren 14an Luhuson (Lapurdi) estreinatuko dute, baina Euskal Herri osoan lotu dituzte emanaldiak urte amaiera bitartean.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image