Skip to main content

Hertzainak taldearen azken agurra, 40 urteko ibilbidea rocka zainetan

Kultura

Abenduaren 16an eta 17an Barakaldoko BECen eskainiko dute kontzertua, eta azkena, urtarrilaren 6an, Gasteizen. Azken hau Mendizabalan izango da, karpa batean. 1981ean jaiotzen ikusi zuen hiriko publikoa agurtuko dute horrela.

'Azkena gure alde' lelopean egingo ditu taldeak bere azkeneko kontzertuak. Kasu denetan, 19:00etan irekiko dituzte ateak eta 20:00etan, gonbidatuen kontzertuak izango dira. Hertzainaken emanaldia, 22:00etan izango da. Ibilbidean jasotako berotasun eta maitasun guztia itzultzen saiatuko dira euren musikarekin.