Skip to main content

Euskal zinema Goya sarietan, Telmo Iruretak eta Alauda Ruiz de Azuak Goya sari bana jaso dute

Kultura

Denera, hiru eskuratu ditu Ruiz de Azuaren Cinco Lobitos filmak, tartean, zuzendari berri onenaren saria. Telmo Iruretari aktore berri onenaren garaikurra eman diote.

Sarituak izan dira, halaber, Gaizka Urrestiren 'Labordeta, un hombre sin más' filma eta Amaia Remirezen eta Raul de la Fuenteren 'Maldita. A Love Song to Sarajevo'. Ivan Miñambresen 'Unicorn Wars' ekoizpenak animaziozko film luzerik onenaren saria irabazi du, eta 'Loop'ek animaziozko film laburrik onenarena.

Ez dute saririk jaso Fermin Muguruzaren 'Black is beltza II: Ainhoa' filmak, Paul Urkijoren 'Irati' ezta Mikel Gurrearen 'Suro'k ere.