Gipuzkoako gazteak euskarazko ikus-entzunezkoak sortzera bultzatuko ditu 'Hi Gazte!' ekimenak

Sare sozialek gero eta presentzia nabarmenagoa duten garaian, horietan euskarazko edukiak sortzera bultzatu nahi ditu Aldundiak Gipuzkoako gazteak. Horretarako, tutorialak, erronkak eta lehiaketak antolatu ditu Hi Gazte! Ekimenak.