Skip to main content

Euskaraldiak iraun bitartean, euskarazko 75 kultur ekitaldi eskainiko dira Donostian

Kultura

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean, 75 bat euskarazko kultur ekitaldi antolatuko dira Donostiako auzo gehienetan, Udaleko Euskara Zerbitzuak, Bagera elkarteak eta auzoetako euskara batzordeek lankidetzan antolatuta, Donostia Kulturaren laguntzarekin. Euskaraldiak irauten duen bitartean euskarazko kultur eskaintza areagotzea da asmoa.