Skip to main content

Euskarak ikus-entzunezkoetan duen egoera larriaren aurrean kezka azaldu du Pantailak Euskaraz taldeak Eusko Legebiltzarrean

Kultura

Euskarak ikus-entzunezkoetan duen egoera larriaren aurrean kezka azaldu du Pantailak Euskaraz taldeak Eusko Legebiltzarrean. Alex Aginagalde Pantailak Euskaraz taldeko ordezkariak zera nabarmendu du: "Larrialdi egoera batean gaude. Uste dugu lotuta dagoela egoera hori euskararen kale erabilerarekin. Puntu bat baino gehiago galdu da euskararen erabilera kalean. Benetan premiazkoa da aisialdian pausoak ematea". Izan ere, halakoa da euskarazko OTT eskaintza: Filmin % 0,65; Netflix % 0,07; Amazon % 0,01; HBO % 0; Disney + % 0. 36.000 edukietatik 70 soilik dira euskaraz.
Egoerari aurre egiteko helburuarekin, Pantailak Euskaraz taldeak aldarrikapen taula bat sortu du, euskalgintzako eta ikus-entzunezko sektoreko beste eragile batzuekin.