Skip to main content

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak 29. edizioa ospatuko du maiatzaren 5etik 13ra

Kultura

Jaialdiak Zorion Egileor aktoreari emango dio bere ohorezko sarietako bat aurten. Paco Plaza zinemagile kataluniarrak ere sari bera jasoko du, eta Belen Rueda aktore espainiarrak, bere aldetik, Fant-eko Izarra saria.

Campos Eliseos antzokian egingo den gala batekin hasiko da aurtengo edizioa. "El fantástico caso del Gólem" film luzea proiektatuko da, umorerik ilunena eta argitsuena nahasten dituen fantasiazko komedia ganberroa. Ondoren, Sail Ofizialeko 11 euskal film laburrak proiektatuko dira.