Skip to main content

Pazko asteleheneko festa ospatu dute Antion

Kirola

Urtero bezala, herri kirol jaialdia egin dute U-Z Herri Kirol Elkarteak eta Zumarragako Udalak antolatuta. Aizkolarien saioa egin dute aurretik, aita-semeen artekoa: Jabier eta Julen Aranberri Xabier eta Jon Zalduaren aurka. Olaia Esnaola eta Gari Garmendia harrijasotzaileak ere aritu dira nor baino nor gehiago.