Skip to main content

Osasunaren eta Athleticen arteko muxua irudikatu dute bi grafititan

Kirola

Espainiako Kopako finalerdiaren atarian, LKN artistak bi grafiti egin ditu Bilbon eta Iruñean. Chimy Avila eta Iker Muniain agertzen dira bertan, besarkatzen eta elkar musukatzear. Bi taldeen arteko lehiari erreferentzia eginez, honakoa dio Muniainen elastikoak: “Ezinezko maitasuna”.