Skip to main content

Iera Agirre, Ados Pilota: “Emakumeen eta pilotaren arteko erlazioa askok uste dutena baino handiagoa da”

Kirola

Ados emakume pilotari profesionalen elkarteak antolatu du txapelketa Hego Euskal Herriko 20 udal inguruk lagunduta. Final laurdenak eta final erdiak Tolosan, Azpeitia eta Iruñean jokatu dira otsailean zehar, eta finala, Zumarragan martxoaren 5ean jokatu zen. Hamaika telebistaren bidez jarraitu ahal izan dira denak. Iera Agirre Ados Pilota klubeko buruetako batekin hitz egin dugu Emakumearen Nazioarteko Egunaren karietara.