Skip to main content

Erika Vazquez Athleticeko golegile historikoak erretiroa hartuko du

Kirola

Erika Vazquez Athleticeko jokalariak erretiroa hartzea erabaki du. Talde zuri-gorriaren historiako golegile nagusia da, 263 sartu ditu hamazazpi denboralditan. Sevillaren aurka jokatuko du Lezaman bere ibilbideko azken lehia maiatzaren 15ean.

20 denboraldi jokatu ditu lehenengo mailan: bat Espanyolen, bi BaraƱaingo (Nafarroa) Lagunak-en eta hamazazpi Athleticen. Profesionaltasuna erakutsiz, erabat ibilbide itzela egin du. Aupa zu Erika!