Skip to main content

Elordik eta Zabaletak irabazi dute Binakako Txapelketa

Kirola

Elordik eta Zabaletak nagusitasunez irabazi diete Laso eta Imazi. Hasieratik, gogor hartu ditu bikote txapeldunak Laso eta Imaz, eta hauek ez dute bere onena eman. Hainbat opari egin ditu Baikoko bikoteak, eta lehen atsedenaldi luzera aurretik iritsi dira Aspekoak: 9-12. Atsedenalditik bueltan akatsak egiten jarraitu dute Lasok eta Imazek, eta hori ederki baliatu du Aspeko bikoteak.

Imazek utzitako arrasto batean min hartu du Lasok 12-17koan, eta medikuekin egon ondoren kantxara ituzli da. Ordurako alde handia zuten Elordik eta Zabaletak, eta azkenean beraiek jantzi dute txapela: 22 eta 13. Txapeldunek Xabi Tolosa pilotariari eskaini diote txapelaren zati bat, azken finalerdiko lesio baten ondoren lehiatik kanpo gelditu ondoren.