Skip to main content

Botoa emateko parte hartzea handitu egin da Athleticeko hauteskundeetan

Kirola

Hauteskunde eguna dute Athleticen, egun erabakigarria da presidentea nor izango den aukeratzeko. Hiru dira hautagaiak: Rikardo Barkala, Iñaki Aretxabaleta eta Jon Uriarte. Besteak beste, bazkideek zehaztuko dute nor izango den taldeko entrenatzaile berria; Marcelo Bielsa litzateke Aretxabaletak irabaziko balu, eta Ernesto Valverde, Barkalak edo Uriartek irabazita. Bazkideek 21:00ak arte izango dute botoa emateko aukera. Ondoren zenbaketari ekingo diote, eta emaitza 23:30erako espero da.