Skip to main content

Abenduaren 3an Pilotako Euskal Selekzioaren aldeko eguna ospatuko dute Makean

Kirola

Euskal Selekzioa ardatz izango duen egun osoko festa antolatu dute abenduaren 3rako Makean. Euskal selekzioarekin jokatu ahal izatea aldarrikatzen dute kirolariek Euskal Herri mailan.
Mugimendua indartu eta gazteak eta gurasoak hurbilarazi nahi dituzte, jendearen kontzientzia azkartzeko. Horretarako, pilotari, kirolzale eta euskaltzale guziei deia egin diete.