Bestetik, Babestu elkartearen arabera, egoitzetako erabiltzaile gehienak ez ditu Osakidetzak artatzen, eta hain zuzen ere, pribatizazio hori salatu nahi dute larunbatean egingo duten elkarretaratzean.

Miren Basaras mikrobiologoa elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Egoera epidemiologikoa izan du hizpide Basarasek, eta nabarmendu du positibo kasuak gutxitzen ari diren arren, ospitaleratuen zein ZIUetan dauden pertsonen kopurua altua dela oraindik. Zentzu horretan, segurtasun neurriak mantentzearen garrantzia nabarmendu du Basarasek, eta adierazi du batzuetan agian mezuak ez direla ondo ailegatu gizartearengana.
Saio honetan zahartze aktiboaz, tailer ezberdinez eta osasunaz hitz egingo dugu. Horretarako, Ispasterreko eta Lea-artibaiko jubilatuen elkarteak bisitatuko ditugu. Ondoren, “Bizitzen fundaziora joango gara adinekoentzako eskaintzen dituzten tailerren Berri jakiteko eta azkenik, Illary zentrora hurbilduko gara fisioterapiaren onurak zeintzuk izan daitezkeen jakiteko.
Pirinioetan katastrofe edo atentatu bati erantzuteko Okzitanian sortu duten Shelter europar erietxe ibiltaria Baionara iritsi da. 20 minututan plantan ematen den dispositiboak 18 erreanimazio ohe eskuratzea ahalbidetzen du. Covid-19ak Baionako erietxean sorturiko saturazio arazoari erantzungo dio erietxe ibiltariak Lapurdin, baina Nafarroan edo Katalunian ere zerbitzua eskaini dezake.
Azkeneko 24 orduetan COVID19agatik 219 gaixo zenbatu dituzte eta 2.910 PCR eta antígeno proba egin dituzte. Gauzak horrela %7,5koa da positibo eta proben arteko erlazioa.