Zaintzak ikusarazi, baloratu eta gizarte osoaren artean banatzeko deia egiten du Emakundek aurtengo Emakumeen Nazioarteko Egunerako prestatu duen kanpainak, eta aurtengo leloa ondorengoa da: "Nork zaintzen du? Jar dezagun agerian. Egin dezagun dagokiguna". Zaintza erdigunean jartzeko beharra feminismoaren aldarrikapen handienetako bat dela gogorarazi du Landaidak.
