Patxi Lopez: 'Gaur, askatasunaren festa ospatu nahi dugu'

ETAren indarkeriaren amaieraren 10. urteurrena dela eta, Gernikan batu dira Idoia Mendia, Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Patxi Lopez. Patxi Lopezek, askatasuna pertsona guztien eskuetara heldu zen egun gisa definitu du urriak 20: "Lorpen hori demokraziaren garaipena izan zen". Horrez gain, "ikasbide" bat izan zela gehitu du: "Sufrimendu handia jasan genuen, orain, terrorismoa eraiki zuen arrazoi bakoitza desegiten ari gara, etorkizun berria sortu ahal izateko".
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image