Skip to main content

Nafarroako bandera erraldoiarekin ‘diru publikoa xahutzea’ leporatu diote Maiari

Politika

Iruñeko Udalak adierazpen bat onartu du astearte honetan Presidentetza Batzordean, PSN, EH Bildu eta Geroa Bairen botoekin, gobernu taldearen "xahutzea" eta "opakutasuna" salatzeko.
Ekainaren 24an jarri zuten Iruñeko Foruen Plazan Nafarroako bandera erraldoia. Orotara 178.000 euroko kostua izan zuen, udal gobernuak esandakoa baino %79 gehiago. Noticias de Navarra egunkariak eman zuen egiazko prezioa.

Maite Esporrin PSNko zinegotziak salatu duenez, bandera jartzearekin ados egonik ere, "diru publikoa xahutu da eta egoera ekonomikoarekin bat datorren beste modu batean egin zitekeen". Horrez gain, Navarra Sumak "opakutasunez" jokatu duela esan dute, "banderaren gastua 100.000 eurotik 180.000ra garestitu dela isilarazteagatik".