Skip to main content

Jesus Mari Gomez Ezkerro preso iruindarra baldintzapeko askatasunean geratu da

Politika

Etxeratek jakinarazi du asteazken honetan. 2019ko apirilean bete zituen zigorraren hiru laurdenak. 22 urte baino gehiago preso eman ostean, baldintzapeko askatasuna lortu du preso iruindarra.

1998. urtean atxilotu zuen Guardia Zibilak Iruñean egindako sarekada batean, eta 2001. urtetik aurrera espetxean izan da. 2021eko irailean, hirugarren gradua onartu zioten, eta Euskal Herriratu egin zuten. Ordutik, Iruñeko espetxean bete du zigorra.