Skip to main content

Gasteizko Zentro Sozialista desalojatu dute

Politika

Gasteizko Zentro Sozialista desalojatu dute gaur, iragarrita zegoen bezala, Laboral Kutxa legezko jabearen aginduz. Ertzaintzak hainbat gazte identifikatu ditu, eta bi gazte atxilotu. Hiru pertsona ospitaleratu dituzte oldarraldiaren ondorioz. Bertako kideek presentzia polizial “itogarria” arbuiatu dute eta Laboral Kutxaren hipokresia salatu, negoziaketari uko egin eta espazioa husteagatik.