Skip to main content

Krimen faxisten “zigorgabetasuna” salatu dute Estatu Kolpearen 85. urteurrenean

Politika

1936ko estatu kolpearen 85. urteurrenean, `Araba berria eraiki´ lelopean, elkarretaratzea egin dute Gasteizen, eta manifestua irakurri EH Bildu, Ahal Dugu-Podemos, Ezker Anitza-IU eta Equo-Berdeak alderdiek.

Ekitaldian nabarmendu dute Estatu kolpe hark milaka pertsona erail, zauritu, espetxeratu edota erbesteratzeaz gain, isunak eta konfiskazioak eragin zituela, baita gosetea, miseria eta suntsipena ere.

85 urte geroago, krimen haien "zigorgabetasunak" bere horretan jarraitzen duenez, "egia, justizia, erreparazioa eta berriz ez gertatzeko bermeak gauzatzeko ezarritako nazioarteko parametroak" betetzeko eskatu dute.