Skip to main content

EH Bildu eta ERC koalizioan aurkeztuko dira Espainiako Senaturako bozetara

Politika

“Independentzia ezkerretik” lelopean aurkeztuko dira, haien lana biderkatu eta Katalunia eta Euskal Herriaren defentsan indarrak batzeko asmoarekin. Hala, jarraipena emango diote legegintzaldi honetan bi alderdiek osatu zuten legebiltzar-taldeari.

EH Bilduk ostiralerako aukeratu beharko ditu Espainiako Gorteetarako zerrendetako kideak. Oriol Junquerasek adierazi du, bien arteko batasuna “indartzeak” herritarren “eskubideetan eta askatasunean sakontzeko” aukera eman duela. Era berean, Arnaldo Otegik, “eskuma geldiarazteko horma” izan direla , eta hori dutela helburu datorren legealdirako ere esan du.