Skip to main content

Gaur hasi da 13/13 auziaren epaiketa

Politika

Gaur hasi da 13/13 sumarioko zortzi auzipetuen epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. 2010ean egindako polizia operazio batean oinarrituta euskal presoen abokatuak eta presoen babeserako sarean aritzen zirenak epaituko dituzte, ETArekin lotura izan zutelakoan. Fiskaltzak orotara 77 espetxe urte eskatu ditu.

Zortzi saio izango ditu ditu epaiketak uztailean, eta beste zortzi irailean. Gaurkoa goizeko 10:00etan hasi da, eta epaitegietara sartu aurretik Jone Goirizelaia auzipetuen abokatuak Hamaika Telebistari azaldu dio auzipetuek “indartsu” hasten dutela epaiketa, pasa den larunbateko mobilizazioetan babes handia jaso baitzuten. Hala ere, Gorizelaiak aitortu du kezkatuta ere badaudela, azken urteetan Auzitegi Nazionalak "eskubide fundamentalak ez dituelako askotan errespetatu".