Skip to main content

'Rider' legeak langileak kontratatzera behartuko ditu plataforma digitalak

Ekonomia

Legeak berresten badu ere langileak ez direla autonomo faltsuak, RidersXDerechos eta LAB sindikatuek salatu dute ez dela nahikoa. Beren hitzetan, riderren prekarizazioa ez da amaituko subkontratazioa ez delako saihesten. Era berean, salatu dute legeak ez duela kontuan hartzen erregularizatu gabeko migratzaileen egoera, eta ez duela ezartzen ekonomiaren uberizazioa saihesteko mugarik.