Skip to main content

PSOEk errefusatu egin du bidegabeko kaleratzeen kalte-ordaina 45 egunera igotzea

Ekonomia

Espainiako Kongresuak atzera bota du, ERCk aurkeztutako mozioa; 222 diputatuk bozkatu dute mozioaren aurka, eta soilik 55ek alde. EH Bilduk, ERCk eta Unidasek Podemosek bozkatu dute alde, besteak beste, baina PSOEk aurka egin du, PP eta Ciudadanosekin batera.

Gaur egun, bidegabeko kaleratzeagatik 33 eguneko soldata ordaintzen da lan egindako urte bakoitzeko, gehienez 24 hilabetez. ERCren proposamena 33 egunetik 45era luzatzea zen.

Martxoan EH Bildu, ERC eta BNG alderdiek egindako lege proposamena eztabaidatuko dute Diputatuen Kongresuan.