Skip to main content

Pentsiodunek herritarrei luzatu diete kaleak betetzeko deia

Ekonomia

Larunbatean, urtarrilak 15, 4 urte betetzen ditu Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, eta urteurrena ospatzearekin batera, pentsio erreformaren kontra zein pentsio publiko eta duinen alde kalera aterako dira pentsiodunak. Gaur prentsaurrekoa egin du BIzkaiko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa iragartzeko, eta baita babesa helarazi dieten eragileen berri emateko ere.