Skip to main content

Ormazabal aurrean egin dute protesta sindikatuek Bizkaiko metalgintzako langileentzat hitzarmen duina aldarrikatzeko

Ekonomia

Sindikatuak Ormazabal enpresaren aurrean bildu dira (Igorre), FVEMeko zuzendaritzaren kontra egiteko eta hitzarmenaren blokeoa salatzeko. Patronalak Bizkaiko metalgintzaren lan hitzarmena blokeatzen jarraitzen badu, enpresak blokeatuko dituztela adierazi dute.

Arratsaldeko mahai negoziatzailearen atarian egin dute protesta. Bertan argi eta garbi esan dute patronalaren esku dagoela urriaren 27 eta 28rako eta azaroaren 2rako deitutako grebak ekiditea.

Horrez gain, beste behin salatu dute, kontzentrazio pazifikoa egin dutela eta Eusko Jaurlaritza berriz ere saiatu dela mobilizazio eskubidea ekiditen Ertzaintzaren presentzia handi batekin eta jarrera gogorrarekin.