Skip to main content

Lanpostu publiko batean bost urte bete dituztenak finko egitea adostu dute

Ekonomia

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEk eta Unidas Podemosek akordio politikoa lortu dute ERCrekin eta EAJrekin, administrazio publikoetan dagoen behin-behinekotasun tasa handiak txikitzeko. Horri esker, lanpostu berean bost urteko antzinatasuna duten funtzionarioak finko bihurtuko dira, oposiziorik gainditu behar gabe.

Bien bitartean, Eusko Legebiltzarrak Administrazioko Kidego eta Eskala Legea onartu du. Arau berriaren arabera baina, ezingo dira egin Lan Eskaintza Publiko espezifikoak edo berezituak esperientzia handia duten bitarteko langileentzat.