Skip to main content

Eusko Jaurlaritzak 8.764 lanpostuko lan eskaintza publikoa onartu du 2022rako

Ekonomia

Eusko Jaurlaritzak 8.764 lanpostuko lan eskaintza publikoa onartu du 2022rako. 1.686 plaza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagozkio, 3.040 Hezkuntza Administrazioari, 315 Segurtasun Administrazioari eta 3.723 Osakidetzari. Izena emateko epea zabalik da jada.

Eskala bakoitzean bi hautaketa prozesu mota egongo dira. Alde batetik, enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesu bat, lehiaketa bidez egingo dena. Bertan, deialdi bakoitzaren oinarrietan zehaztutako merezimenduak baloratuko dira, hau da, esperientzia urteak antzeko lanpostuetan, titulazioa edo hizkuntzak.Bestetik, oposizio-lehiaketa bidez burutuko da hautaketa. Prozesu horretan, lehenik eta behin, nahitaezko proba batzuk egiten dira, eta, gainditu ondoren, hautagai bakoitzaren merezimenduak baloratzen dira. Prozesu horien bidez, gainera, lanposturik lortu ez duten pertsonek osatutako lan poltsak sortuko dira.