Skip to main content

Etxebizitza eskuratzeko zailtasuna salatu dute Angelun

Ekonomia

Herritar askorentzat etxebizitza baterako sarbidea geroz eta konplexuagoa den lurralde honetan, Angeluko higiezinen agentzia batek eginiko publizitate kanpainak hautsak harrotu ditu. Izan ere, etxebizitza agentziak posta bidezko publizitatea baliatuz, eguberriko sasoian gehienbat frantziar hiri handietatik helduko diren bisitarien etorrera baliatuz, jabeak animatu ditu beraien etxea ahalik eta prezio altuenean saltzeko. Bestaldetik, hutsik egon daitezkeen 884 etxeen jabeekin jarri da harremanetan Nafarroako Gobernua. Horrela, 29 udalerritan hutsik dauden etxebizitzak detektatzeko bigarren fasea hasi du Etxebizitza Hutsen Errolda osatzeko asmoz.