Skip to main content

N-1eko eta A-15eko bidesariak ontzat hartu ditu EAEko Auzitegi Nagusiak

Ekonomia

Urtarrilean piztu zituen aldundiak bidesariak kobratzeko arkuak, baina autobide horietako hemeretzi kilometro baino ez ziren ordainpekoak ibilgailu astunentzat, aurreko bi foru arauak indargabetu zituelako Auzitegiak. Hirugarren foru arau honekin, bi autobide horien Gipuzkoako zati osoa da ordainpekoa.

Bidesarien aurkako helegiteak jarri dituen elkarteak, Fenasdimer Espainiako garraiolarien patronalak salatu du Gipuzkoako bidesariak "Europako garestienetakoak" direla. Bide Azpiegituretako foru diputatua, berriz, pozik agertu da albistearekin. “Oso egun garrantzitsua da, poz handikoa”, esan du.