Image

EAEko Hezkuntza sailak sektore feminizatuak gutxiesten dituela salatu du LABek

Sektore feminizatuetan, heziketa bereziko hezitzaile eta sukaldari eta garbitzaileen kolektiboetan sortu den anabasa salatzeko, elkarretaratzea egin du LABek Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren aurrean.

Alde batetik, LABek salatu du Hezkuntza Sailak indarrean mantentzen duela 2021ean ezarritako lanaldi-murrizketaren eta baimenen iraupenari buruzko jarraibidea. Gainera, kolektibo feminizatuek ez dutela negoziatzeko aukerarik salatzen dute.

Bestetik, Heziketa Berezian hutsik dauden hezitzaileen lanpostuen banaketa eta ordezkapenen kudeaketa salatzen ditu LABek, Ordezkoen araudia eta Ordezkagunea martxan jartzeko akordioan jasotakoak urratzen ari baita. Hutsik dauden lanpostuak berandu esleitzen ari dira eta, gainera, administrazioa langileak gizarte segurantzan berandu alta ematen ari da.

Gauzak horrela, kudeaketan sortu duen anabasari irtenbidea eman eta Lan legepeko langileen eremuan lanaldia murrizteko baimenen, aldi baterako eteteen eta eszedentzien iraupenari buruzko jarraibidea ahalik eta lasterren indargabetzea eta lan hitzarmen berria eta kontsolidazio LEParen negoziazioa abiatzea eskatzen dio LABek Hekuntza Sailari.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image