Argindararen prezioaren igoerari aurre egiteko neurri eraginkorrak eskatu dituzte Bilbon

Energiaren garestitzearen kontra manifestazioa deitu dute Ekologistak Martxanek eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak bart iluntzean, Bilbon. Horrela, argindarraren garestitzeari aurre egiteko neurri eraginkor eta errealak eskatu dizkiete Lakuari eta Espainiako Gobernuari.