Skip to main content

Ehunka lagun bildu dira Amaiuraldian, errepublika aske eta burujabe bat aldarrikatzeko

Nafarroa Gaur

Amaiurko batailaren 500. urteurrena gogoan ospatu da Amaiuraldia, Nafarroa Berriz Altxa mugimenduak antolatuta. Ehunka lagun bildu dira Amaiurren, errepublika aske eta burujabe bat aldarrikatzeko.

Jaia eta aldarrikapena uztartuz ospatu dute eguna ehunka lagunek. Errepublika aske eta burujabe bat aldarrikatu dute, “altxa dezagun olatu subiranista bat, gure herrien biziraupen nazionala bermatuko duena eta batez ere, errepublika berriak eraikiz, mundu berri bat posible egingo duena”.