Skip to main content

Nafarroako pirinioak zeharkatu ditu Korrikak

Eguneko kronikak

Zarrakaztelu, Kasedan edota Irunberrin sekulako ongi etorria egin diote bart Korrikari, eta Pirinioetara ailegatu da goizaldean. Nafar pirinioak zeharkatu dituzte tenperatura hotzari aurre eginez, eta Karmele Lagartza euskaltzalea izan dute bidelagun tarte batez. Orreagatik Nafarroa Beheranzko bidea hartuko du astelehen eguerdian; 17:00k aldera Donibane Garazira helduko da, eta Zuberoara joango da gero.

Ikusi zuzeneko emisioa hamaika.eus webgunean.