Entzi Zubiri: 'HABE euskarazko azterketak prestatzeko aplikazioa sortu dugu Bai&by-n'

Bai&by Fundazioak “HABE azterketak” aplikazioa garatu du. HABEren azterketak prestatzen ari diren ikasleentzat eskuragarri jarri dute aplikazioa, zenbait gailutarako baliogarria: mugikorrerako, tableterako eta ordenagailurako. Bai&by Fundazioaren proiektua da eta HABEren oniritzia jaso du; aurreko azterketa-eredu ofizialak bertan zabaltzeko baimena eman diete. Lau hizkuntza-trebetasunetako ariketak daude; irakurmena, entzumena, idazmena eta mintzamena. Lehenengo biak "dohan" izango direla azaldu du Zubirik eta "e-mailarekin aplikazioan izena eman" besterik ez da behar horretarako. Ariketa-sortak eskaintzeaz gain, erabiltzaileei diagnostiko bat egingo die euskara-maila neurtzeko eta jakinarazteko ea prest dauden azterketa gainditzeko.

Eman izena aplikazioan, hemen: https://languagetest.baiby.com/#/

Zerikusia duten artikuluak

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image