Skip to main content

Beñat Zaldua (Kazetaria): “Nori egin zaizkio PCR testak?”

Gurean Gaur

Koronabirus sintomak dituzten gaixo guztiei PCR probak egin beharko dizkiete Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako osasun zerbitzuek, sintomen berri izan dutenetik 24 ordu pasa baino lehen. Agindua Espainiako Gobernuko Osasun ministerioak argitaratu du maiatzaren 11ko Buletin Ofizialean. Baina, orain arte, nori egin zaizkio PCR testak? Galdera hori egin du Beñat Zaldua kazetaria. Azaldu duenez, positibo ematen dutenen portzentai handia izaten da ospitaleratua, baina Euskal Autonomia Erkidegoko kasua bestelakoa da. Berrogeialdi egokirik eta frogarik gabe pasatu al dute koronabirusa herritarrek? Hainbat galdera planteatu ditu Zalduak gaiari heltzeko. PCR testak egiterako orduan Lakuaren interesei ere erreparatu die.