
Artekale
All Stories
Bilboko Arte Ederren Museora eramango gaitu aste honetako saioak, bertan, Lourdes Fernandez ‘Womanology’ erakusketako komisarioarekin egin dugu hitzordua. Jose Ramón Prieto bilbotarraren bilduma pribatuko obrekin osatu dute erakusketa, ezaugarri komun bakarra dutelarik pieza guztiek: Emakumezko artistak dira egileak.
Leioako Udalak antolatzen duen Margolari Gazteen Lehiaketaren XXIII. ediziora hurbildu gara aste honetan. Artaza jauregian ospatu da eta 12 eta 30 urte bitarteko hamarnaka artistek hartu dute parte, Jauregia bera eta inguruak margozteko erronkara batuz.
Iñaki Palacios txistulari arabarra izan dugu aste honetako gonbidatu nagusia. Musikariak ‘Baltik’ izeneko hirugarren diskoa ondu du aurten, The Gael’s taldearekin batera. Euskal Herriko tradizioan hain ohikoa den txistua ardatz, iparraldera bidaiatu du Palaciosek.
Udaberriaan loratzen hasi dira kultur ekitaldiak, pandemiak baimentzen dituen zirrikituetatik. Bilboko Liburu Azokan izan gara aste honetan eta datozen aste eta hilabeteetan helduko diren bestelako jaialdi eta ekitaldien berri bildu dugu saioan.
Ikusi Artekale kultur saio guztiak nahieran!
Ezohikoa izan da aurtengo Ibilaldia, baina izan da. Hain zuzen, hori da Maite Celaya Betiko ikastolako eta Xabier Ugalde Ander Deuna ikastolako zuzendariek egindako lehen irakurketa. Arabako ikastolen jaiak ere zeresana eman du aste honetan. Laudio ikastolak antolatuko du aurtengoa eta ekainaren 20an izango du ekitaldi nagusia. Horiek eta askoz gehiago aste honetako Artekalen.
- 'Ibarrola itsasadarrean. Ura, burdina, sua eta airea' erakusketa jarri du Bilboko Itsasmuseumek
- Euskarazko antzerki txikiari lekua egingo diote Lautan Hiru jaialdian
- Ilargi Guztiak filmak irekiko du Fant jaialdia eta gaur zortzi helduko da aretoetara
- 'Maitasunaren itxiera' antzezlana aurkeztu du Arriaga Antzokiak
- Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, literatura ardatz
- Artearen Munduko Egunaren harira hainbat proposamen