Skip to main content

Ainara Gorostiaga, Nafarroako Torturatuen Sarea: “Garrantzitsua da Euskal Herriko herrialde guztietan eman den errealitatea aztertzea”

Politika

Ainara Gorostiaga da Nafarroako Torturatuen Sareko kideA eta joan den hilabetean Bilbon aurkeztu den Euskal Herriko Torturatuak batuko dituen talde sustatzailearen ekimena begi onez ikusten du. Izan ere, Nafarroan egin den bezala, torturaren aitortza eta torturatuak erreparatzeko bidean lan asko egiteke dagoela uste du.