Skip to main content

Auzitegi Nagusiak Atarrabian dagoen Euskal Herriko armarria kentzera behartu du

Politika

Atarrabiako alkateak, Mikel Oteizak, tristuraz hartu du albistea, ez baita horrelako gauzaren bat gertatzen den lehenengo aldia. Oraingoan, Auzitegi Nagusiak behartuta, “neutraltasun politikoa” apurtzen duen armarria kendu beharko du udalak, nahiz eta sinbolo kulturala den adierazi duen alkateak. Goiz izan arren, gaia juridikoki aztertuko dute udaletik.