Skip to main content

Itziar Leemansen 'Ximinoa' izan da aurtengo Huhezinema sariaren irabazlea

Kultura

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, HUHEZIk, 2008. urtean antolatu zuen Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren lehen edizioa. Jaialdi hau besteengandik bereizten duen ezaugarri nagusienetakoa da, urtero, ikasle talde berri batek jaialdiaren antolakuntzan parte hartzen duela, jaialdiaren koordinatzailearekin eta Fakultateko beste irakasle eta langile batzuekin batera.

Aurtengo Huhezinema edizioko sariaren irabazlea Itziar Leemansen 'Ximinoa' izan da. Antolatzaileek adierazi dutenez, maila altua izan da aurtengoa eta pozik agertu dira hurrengo edizioari begira.