Skip to main content

Milaka pertsona bildu dira larunbatean Baionan

Gizartea

Ane Garitaonandia Etxebarria

2026-10-20 10:34

Milaka pertsona bizitzaren garestitzearen aurka eta justizia sozialaren alde egin dute protesta asteburuan Baionan. Deitzaileetan ziren Jaka Horiak, sindikalistak, eta mugimendu politikoetako militanteak, ikasleak, baita askotariko herritarrak ere.

Frantziako Polizia gogor oldartu zitzaien manifestariei negar gasa, pilotak eta soinu granadak erabiliz. Istiluek atxiloketak eta zaurituak eragin zituzten. Baionan, zehazki, bederatzi pertsona atxilotu zituzten. Herriko puntu ezberdinetatik abiatuz, A63 autobidea blokeatu zuten tarte batez. suprefetura aurrean ere izan ziren istiluak.

Askotariko aldarrikapenak ikusi eta entzun ahal izan dira manifestarien artean. Poliziaren eta faxismoaren kontrako oihuak entzun dira nagusiki, eta justizia sozialaren aldeko mezua zabaldu du batek baino gehiagok.

Larunbateko mobilizazioei loturik ere, hainbat herritako auzapezek elkarretaratzea egin dituzte “instituzio publikoak” pairatu dituzten kalteak salatzeko. Etxegaraik bere aldetik, babesa adierazi die segurtasun indarrei eta, zehazki, Poliziari.

Zabaldu diren lehen informazioen arabera, Parisen bi hildako izan dira baina oraindik ez da argitu horien heriotza nola gertatu den. Oraingoz jakinarazi dutenez, horietako bat bihotzekoak jota hil da manifestazioan zela, eta bestea, odol kolpe baten ondorioz, negar gasez itoak ziren leku batean. Gazte batek, berriz, eskua galdu du Poliziak jaurtiki duen granada bat gainean zapartatu zaiolarik, eta gutxienez beste gazte batek begia galdu du foam pilota batek jota.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista